Talako kantina
Description
Bermeoren goiko aldeko begiralekua da Tala, parke bat itsaso aurrean. Bermeoko kontserbak, Kantauriko birrak eta ekimen txikien plazer handiak Kantinan. Bizitza ederra da itsasoa daukazunean aurrean. Talako Kantinaren eskaintza eta zerbitzuak ere itsasora begira osatu ditugu:
- Kantauriko birra artisauak
- Bermeoko arrain kontserbak
- Ortutik Ahora katerin agroekologikoa
Tell your friends
RECENT FACEBOOK POSTS
facebook.com"Gaur egun, ardoa beti egin izan den moduan egitea nobedadea da, paradoxikoki". Itxaso Compañon Arrietaren berbak dira. Herrigoia ardo ekologikoa prestatzen dute euren upategi txikian: El Mozo mikroardoak, Lantziegon (Araba). Zerk egiten du ardo bat ekologiko? Diferentzia mahastietan dago batez ere: ezin da herbizidarik erabili eta, beraz, prebentzio lan handia egin behar da mahastiak osasuntsu mantentzeko. Ardoa egiteko ere, legamiarik ez du erabiltzen Compañon familiak. "Produktuan zertan nabaritzen ote den? Ez da nabaritzen. Batzuk, tamalez, uste dute ekologikoa izateagatik garestiagoa eta txarragoa izango dela". Europan gero eta kotizatuagoa da. Australiara eta Ameriketako Estatu Batuetara ere ailegatu da. Bermeon zelako harrera egingo diogu? Urriaren 5ean edukiko dugu probatzeko aukera, upategiko arduradunekin batera. #TalakoKantina #EguenSozialak
Gasteizko auzo okupatua da Errekaleor, desalojo mehatxuei eusten diona. Argindarra moztu zion poliziak pasa den maiatzean. Baina, diru bilketa eta elkartasun mugimendu masibo bategaz, 100.000 eurotik gora batzea lortu zuten, energia beraiek sortu ahal izateko. Laster, 270 eguzki plaka martxan egotea espero dute eta Errekaleor energetikoki buruaskia izango da. Horrelako gorabeherei eta etorkizuneko erronkei buruz berba egitera etorriko dira auzoko lagunak, proiekzio-hitzaldi batean beraien esperientzia ezagutaraztera. Urriaren 26an, 20:00etatik aurrera, Talako Kantinan. Errekaleor Bizirik
Borja Estankonaren musikak adar asko ikutzen ditu baina rock eta poparen gertutasuna mantentzen dute bere abestiek. Bakarrean arituko da oraingoan, bere gitarraren laguntzaz. Urriaren 12an, 20:00etatik aurrera, sarrera debalde. Bermeoko Talako Kantinan.
Basqueland Brewing Projectuaren bigarren urtebetetze festan egon ginen atzo, Hernaniko euren fabrikan, eta ez dakizue zelako zerbezak... Probatu genituen 'sagardoak', 'kalimotxoak', 'ketuak', 'kresalak', 'belardunak'... eta guztien gainetik exajeratuki ederra zegoen bat: hamazazpi graduko beltz guztien ama. Milesker gonbidapenagatik, Beerbao Quality Beers. Oporretan gaude baina jarraitzen dugu ideien tarterarekin martxan, urrian nobedadeekin bueltatzeko. Aste honetan emango dugu eguen sozialen agendaren berri, adibidez, asike egon adi! #Oporrak #TalakoKantina
Nogaz dantzatu erabakitzeko eskubidea. Biba kantari erresistitzen duten herritarrak. Animorik beroenak gure lantokitik. #referendumCAT #asCATasunera #solidaritat
Bi aste barru bueltatuko gara, indarrak eta ideiak berrituta. #TalakoKantina #Oporrak
Kantinako katalejotxuekin (eta imajinazio handiagaz). #Estropadak
Zelako giro polita kantinan! Arraun zaleak elkarri zorte ona opatzen. Oriotarrak: "Guk bandera, zuek liga! Ados?". Aresko galegoak: "Vaya sitio precioso, caralho!" eta "O melhor café do mundo, eh!". Lehen ligara igotzen badira datorrenean euren erregatara joateko promesak. Whiskya gosaltzen duten gizonak. Estropada talaiatik jarraitzeko hitzorduak. Gutxi ailegatu dira gaur Talaraino, baina leku guztietatik eta ederra zarata egiten dutena. Ondo etorri, arraunfuxiatuak! Baina, aupa Urdaibai. 😉 #BermeokoJaiak #EstropadaEguna #AupaPantxi
Last call! Oporrak hartu aurreko azken asteburua, erdu zerbeza on bat (edo bi) konpartitzera, txosnetara bajatu aurretik! #BermeokoJaiak #KantaurikoBirrak #UdaArtisaua #LasterOpor
Irabazleak agertu dira! Zozketa egin genuen, Oilo Pop jaialditxorako saldu genituen bono laguntzen artean, eta atzo pasatu dira sariaren bila: - 6 Talape Bits pack batean - 5 atun belarri lataren selekzio onena Zorionak eta... On egin! #TalakoKantina #BermeokoKontserbak #KantaurikoBirrak #TalapeBits #OiloPop
Gaur sukalkia egiten ari diren guztiei, txalorik beroena. Jaiak autoantolatzen dituen herria, ez da gosez hilko! Txapelketa barik, denok irabazle. Zorionak! #SukalkiHerritarra #BermeokoJaiak